XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrezko gurutze bat bere katearekin ipini zidan eskuan.

Zalgurdia abiatu abiatu=ponerse en marcha zenean, gogoeta arraroak etorri zitzaizkidan burura.

Nor ote zen laster ikusiko nuen gizon hura?

Ahalmen ahalmen=poder bereziak ote zituen Drakula kondeak?

Ezin nuen sinetsi.

Zalgurdia bizkorrago joaten hasi zen.

Eguzkiak dir-dir egiten zuen zuhaitzetan eta erreketako uretan.

Elurra zegoen mendi-gailurrik altuenetan.

Bai herrialde ederra Trantsilvania!

Mendiak gero eta hurbilago zeuden gugandik, eta bideak gora eta gora jarraitzen zuen.

Itzalak itzal=sombra gero eta handiagoak ziren, eguzkia mendien atzean ezkutatu ahala ahala=segzn, a medida que.

Bapatean guztiz ilundu zuen.

Mendiak eta zeru goia ilun-ilun zegoen.

Zalgurdia gero eta bizkorrago zihoan, eta ni hots beldurgarri bat entzuten hasi nintzen: otsoen uluak ulu=aullido.

Gero ilargia agertu zen distiratsu.

Otsoen irudi beltzak ikusten nituen bide-bazterrean.

Zalgurdia igo eta igo ari zen.

Halako batean, bide estu bat ikusi nuen eskuinetara.

Zalgurdia gelditu egin zen, huraxe baitzen Borgo mendatea.

Bide estu hartan behera zalgurdi txikiago bat agertu zen, lau zaldi beltzek ekarria.

Gurdia gelditzean, oihu egin zuen gurtzainak gurtzain=cochero:

- Drakularen gaztelutik nator.

Non da ingeles hori?

- Hemen! -erantzun nion.

Gurtzaina zalgurditik jaitsi zen.

Nire bidaizorroa bidaizorro=saco de viaje hartu eta besotik heldu zidan.

Berehala, ni haren ondoan eseri ondoren, lau zaldiak trostan trostan=al trote abiatu ziren bide estuan gora.